NireTranscriber transkripzio automatikoko tresna aurreratua da, audioa eta bideoa hizkuntza desberdinetan transkribatzeko prozesua sinplifikatzeko eta azkartzeko; tresna honek abangoardiako ahots-ezagutzako algoritmoak erabiltzen ditu, ahozko edukia automatikoki bihurtzeko idatzizko testu, zehaztasunez eta eraginkortasunez.
NireTranscriberren ezaugarri nagusiak:
Zehaztasuna: NireTranscriberrek zehaztasun altuko ahots-ezagutzako teknologia erabiltzen du, transkripzioak ahalik eta zehatzenak direla bermatze aldera.
Esportatzeko formatuak: Transkriptutako fitxategiak formatu ezberdinetan esporta ditzakezu: .doc, .pdf, .xml, .srt eta beste.
Ikus-entzunezko fitxategiak esportatzeko formatuak: Audio eta bideo fitxategi-formatu askorekin da bateragarria eta horrek eduki ugari transkribatzea errazten du.
Hizkuntza ugari: Transkripzioa eskaintzen du zenbait hizkuntzatan, gaztelania, ingelesa, frantsesa, euskara, katalana eta galegoa barne. Horrez gain, elebidun transkribatzen du: gaztelania-euskara, gaztelania-galegoa eta gaztelania-katalana.
Edizioa eta zuzenketa: NireTranscriberrek transkripzioa editatzeko aukera eskaintzen du. Transkripzio-dokumentu bat editatu behar izatekotan, esaldiz esaldi alda daiteke eta aldaketak automatikoki sinkronizatzen dira audioarekin, bideoarekin eta denbora-kodearekin.
Trazabilitatea: Barne-prozesuak kontrolatzeko sistema bat txertatu dugu, aldaketa eta eguneraketa guztien trazabilitatea bermatzeko. Oso garrantzitsua da edizio-prozesuan zer gertatu den jakitea eta txosten bat edukitzea aldaketak kontrolatzeko. NireTranscriberrekin, alda daitekeen jatorrizko fitxategi bat sortzen da; hala ere, jatorrizkotik, erraz esporta daitezke beste fitxategi batzuk formatu desberdinetan, gero editatu daitezkeenak.
Atazen kudeaketa: Atazak kudeatzeko plataforma bat eskaintzen du, non transkripzioen aurrerapena gainbegiratu daitekeen eta interprete profesionalak esleitu daitezkeen, azken produktuaren kalitatea are gehiago hobetzeko.
NireTranscriber konponbide erraza eta osoa da edozein korporazio- eta erakunde-ingurunerako. Funtsezko tresna bat da bideoa aplikatzen den egoera askotan; horrez gain, transkripzioak egin daitezke batzarretarako, udaletako osoko bilkuretarako, prestakuntzarako, kongresuetarako eta ekitaldietarako, besteak beste. Horrekin batera, azpitituluak jar daitezke bideo-fitxategi guztietan.